{{#if has_items}}

Tu compra

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Mensaje de la cinta

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Dedicatoria

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Seguir comprando Comprar
{{else}}
Actualmente no tienes nada en la cesta de la compra
{{/if}}

Otras noticias

La silla vacía en Navidad: los consejos de Tanatorio Izarra para abordar la situación

Leer noticia

El documental "Mendian Hil, Hirian Hil" tiene gran éxito en Etxalar

Leer noticia

Emisión del documental "Mendial Hil, Hirian Hil" este Miércoles, 15 de noviembre en Etxalar

Leer noticia

Actualidad

«Posible da neurriak bete eta agur gizatiar bat eskaintzea»

Izarra Tanatorioko gerentea, Gara egunkariarekin izan da.

Elkarrizketa hemen: https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2020-03-25/hemeroteca_articles/mikel-idoate-posible-da-neurriak-bete-eta-agur-gizatiar-bat-eskaintzea

Mikel Idoate «Posible da neurriak bete eta agur gizatiar bat eskaintzea»

Askok pilota mundutik ezagutzen badugu ere, takoak kendu eta Izarra ehorzketa etxean, arduradun gisa, jarraitu du Mikel Idoatek jardun profesionala. Lan ugariko egunak dira Txantreakoarentzat eta, gainerakoenak bezala, oso bereziak. Koronabirusaren afera honek hiru alderditan baldintzatu du bere enpresaren jarduna; «talde gisa, langileak lasaitu eta lana nola egin azaldu behar izan dugu; mediku munduarekin ditugun harremanak ere aldatu dira, baita familiekin ditugunak ere. Agurrak emateko dituzten aukerak aldatzen ari dira egunez egun», azaldu digu.

Azken hori da egunotan kudeatzen zailena. «Neurriak gero eta zorrotzagoak dira, eta uste dugu hartu behar diren neurriak hartu behar direla, kontua neurri horiek egoki erabiltzean datza». Izarra taldean arlo horretan aurrerakoiak direla uste du. «Familiak izan behar duen sentsazioa da berak nahi zuen bezala agurtu duela bere senide edo laguna. Guk horretarako tresnak eskaini behar dizkiegu; uste dugu bateragarria dela neurriak hartu eta, egoera berezia izanda ere, familiak nahi bezala agurtzeko gauza batzuk egin dituela sentitzeko. Horrek asko lagunduko du doluan. Horretaz ez gara hitz egiten ari, baina oso garrantzitsua da dolua nolakoa den, horrek irekiko dituen zauriak sendatzeko oso zailak izango dira eta», aipatu du.

Bakardadea

Izan ere, Nafarroan dituzten beilatokietan izandako esperientzian oinarrituta, Mikel Idoateren iritziz, «orain sentsazioa da hildakoa bakarrik hil dela, koronabirusarekin edo bestela, ez diete agur daitezen pasatzen uzten, ezin dute agur musu hori eman, besarkada bat... eta behin hil eta gero ere oso ohikoa da bakarrik sentitzea, ez dute eta ohikoa zen familiaren eta gainontzeko lagunen babes hori sentitzen».

Nafarroan onartutako azken legeari jarraiki, beilaldiak ere asko murriztu dira eta intimitatean egin behar da hilotzaren laguntza, «hurbil-hurbileko senitartekoak baino ezin dira egon». Gainera, elkarrengandik bi metrora egoteko agindua dute eta dena askoz hotzagoa suertatzen da.

Baina bada Mikel Idoateri oso garrantzitsua iruditzen zaion hirugarren faktore bat ere. Orain arte 24 ordu pasatu behar ziren zerraldoa lurperatu ahal izateko, baina orain ez da halakorik, eta uste du izan daitekeela tentaziorik gorpua zuzenean hilerrira eramateko. «Guk, ordea, uste dugu agurra garrantzitsua dela eta babestu behar dugula. Nolako agurra, dolua halakoa izango da. Pertsonekin ari gara lanean eta hala tratatu behar ditugu».

Garbitasun eta higiene aldetik, aldaketa ez omen da hain handia, lehendik ere ebola, hiesa edo hegazti gripeak esaterako, oso zorrotzak izatera behartzen baititu ohiko jardueran.