Zure erosketa
Xingolako testua
Eskaintza
- Aurrekontua eskatu
- 948 059 090
- 24h
- 365
-
- Cas
- Eus
- Hasiera
- Lege-oharra eta pribatutasun-politika
Lege-oharra eta pribatutasun-politika
Identifikaziorako datuak
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informazio-betebeharra betetzeko, webgunearen titularraren identifikazio-datuak ematen dira jarraian:
IZARRA NABARRA, S.L
- IFK: B 71259170
- C/ PADRE CALATAYUD, 5 zk. behea
- 31003, PAMPLONA - IRUÑA
- Tfnoa: 948 059090
- e-mail: izarra@izarratanatorio.com
Webgune hau informazioa emateko eta erabiltzaileen erabilera pertsonalerako sortu da. Legezko ohar honen bidez, webgune honetarako sarbidea eta erabilera arautu nahi dira, baita webgunearen eta erabiltzaileen arteko harremana ere. Webgune honetara sartuz gero, honako baldintza hauek onartzen dira:
Webgune honetara sartzea erabiltzaileen erantzukizuna da, ez beste inorena.
Webgune honetan sartze hutsagatik, ez da Izarra Nabarra, S.L. eta erabiltzailearen arteko harreman komertzialik sortuko.
Webgune honetan sartu eta nabigatzeak berekin dakar bertan dauden legezko ohartarazpenak, erabilera-baldintzak eta ezarpenak onartzea eta ezagutzea.
Webgunearen titularrak baldintza berezi batzuk bete behar dituzten zerbitzu edo produktuak eskaini ahal izanen ditu, baldin eta, kasuaren arabera, baldintza horiek ordezkatu, osatu eta/edo aldatuz gero, horien gainean erabiltzaileari jakinarazten badio kasu jakin bakoitzean.
Pribatutasun politika
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta 3/2018 LOPDan ezarritakoa betez, jakinarazten zaie erabiltzaileei berek web-orrian ageri den posta elektronikoaren bidez emandako datuak erabiltzaileak egindako kontsultei eta informazio-eskaerei erantzuteko erabiliko direla. Emandako datuak ezabatu eginen dira, eginkizuna amaitutakoan.
Erabiltzaileak espresuki baimena ematen badigu, bere interesekoak izan daitezkeen produktu, jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko erabiliko ditugu datu horiek.
Datuak ez zaizkio lagatuko beste inolako enpresari, ezta hirugarren herrialdeetara transferitu ere. Webgune honen bidez gure kontaktua erabiltzen duenak pribatutasun-politika hau onartuko du, eta, horrela, bere datuak adierazitako baldintzetan erabiltzeko baimena emanen du, eta hori izanen da tratamendurako oinarri juridikoa.
Izarra Nabarra, S.L., zeinen identifikazio-datuak Legezko ohar honen hasieran zehazten baitira, izanen da webgune honen bidez jasotako datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea, bai eta enpresan eskuragarri dauden bestelako inprimakien bidez jasotakoena ere (eskainitako zerbitzuak kontratatzeko formularioak).
Erabiltzaileek honako eskubideak izanen dituzte: datuak eskuratzekoa, eramatekoa, zuzentzekoa, ezabatzekoa, mugatu edo aurka egitekoa, datu-tratamenduaren erantzuleari identifikazio agiri batez (NAN/pasaportea) lagunduriko eskabidea bidalita izarra@ izarratanatorio.com helbidera. Era berean, eskubideak urratu zaizkiola uste duen erabiltzaileak Tratamenduaren erantzulearengana jo ahal izanen du, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa jarri aurretik.
Erantzukizuna
Izarra Nabarra, S.L.k ez du, inola ere, erantzukizunik izanen, edozein dela ere, webgune honen erabilpenak erabiltzaileengan eragin ditzakeen kalte eta galeretan, hala nola, edukien akats edo hutsuneak, webgunearen erabilezintasuna edo birusen edo programa maltzurren transmisioa, horiek saihesteko beharrezkoak diren neurri teknologiko guztiak hartu arren gertatzen badira.