Orain bozkatu dezakezu Izarraren I. Argazki Lehiaketako zure argazkirik gogokoena. Ezagutu sei argazki finalistak eta parte hartu azaroaren 10era arte gure Instagram profilaren bidez.
Izarraren I. Argazki Lehiaketa azken fasean sartu da, Izarraren 2027ko Egutegian agertuko diren sei argazkiak hautatu ondoren. Aukeratutako irudiek gure lurraldeari, gure jendeari eta gure sustraiei buruzko begirada desberdinak eskaintzen dituzte, Nafarroako paisaia-, kultura- eta gizarte-aberastasuna agerian utziz.
Sei argazki finalistak hautatzeaz honako kide hauek osatutako epaimahaia arduratu da: Mikel Muruzabal, argazkilaria; Patti Martínez, arte-zuzendaria; eta Amaia Kowasch, Tanatorios Izarrako taldeko kidea. Horrela, herri-bozketa hasiko da, eta edonork aukeratu ahal izango du egutegiaren azalean agertuko den argazki irabazlea.
Nola parte hartu bozketan?
Sei argazki finalistak dagoeneko argitaratuta daude gure Instagram profilean: @tanatorios_izarra.
Parte hartzea oso erraza da: ezagutu hautatutako irudiak eta eman «atsegin dut» gehien gustatzen zaizun argazkiari.
Bozketa 2026ko azaroaren 10era arte egongo da zabalik.
500 euroko saria eta 1.000 euroko dohaintza solidarioa
Boto gehien jasotzen dituen argazkia izango da lehiaketako irabazlea, eta Izarraren 2027ko Egutegiaren azala hartuko du. Argazkiaren egileak 500 euroko saria jasoko du, eta Tanatorios Izarrak proposatutako Nafarroako elkarteen artean bat aukeratu ahal izango du, 1.000 euroko dohaintza solidarioa jasotzeko.
Proposatutako elkarteak honako hauek dira: Goizargi, ADANO, Proyecto Hombre Navarra, SARAY eta PARIS365.
Ekimen honen bidez, Tanatorios Izarrak Nafarroarekiko duen konpromisoa berresten du, gure lurraldeari, gure jendeari eta gure sustraiei ikusgarritasuna emanez eta gure komunitateko elkarteek egiten duten gizarte-lan garrantzitsua babestuz.
Ezagutu argazki finalistak eta bozkatu Instagramen.