{{#if has_items}}
+

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Zerbitzuak

Ordainketan lagun

Edonork beste norbaiti ehorzketa zerbitzua ordaintzen laguntzeko bidea da ordainketa lagundua. Lagundu nahi duenaren eta hildakoaren arteko lotura da.

Informazio osatua

Zertarako sortu da?

Norbait hiltzen denean sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko edonork duen eskubidea bermatzeko sortu da tresna hau, laguntzaileak hildakoarekin edo hildakoaren gertuko norbaitekin duen harremana dela-eta eman nahi duen laguntza bideratzeko tresna da, alegia. Orain arte ez zen laguntza hori emateko biderik.

Nola lagundu dezaket?

Laguntzeko bi era daude:

  • Eskudirutan laguntzea, dirua aretotik kanpo dagoen sinadura liburuaren ondoko kutxa zurian sartuta.
  • Agurtzen dugu webgunearen bidezko diru transferentzia eginda, Hil berriak atalean

Zer bide egiten du bildutako diruak?

Ehorzketa zerbitzua bukatutakoan, kutxa zurian eta webgunearen bidez bildutako dirua zenbatuko da, zerbitzuaren arduradunaren aurrean.

Hildakoaren senitartekoak edo gertukoak:

  • Dirua onartuko du: zerbitzua osorik ordaintzeko adina diru bildu ez bada, aldea berak jarriko du.
  • Bildutako guztia edo zati bat ez du onartuko: diru hori Gizarte Kontura bideratuko da.
  • Zerbitzua ordaintzeko behar baino diru gehiago biltzen denean, sobera dagoen dirua Gizarte Kontuan gordeko da.

Zertarako erabiltzen da Gizarte Kontuko dirua?

Gizarte kontuko dirua bi helburu hauetarako erabiltzen da:

  • Diru baliabiderik ez dutenei ehorzketa zerbitzua emateko.
  • Honako gizarte eragileei emateko: Paris 365, Gizakia Helburu, Txuribeltxa, Izarbide fundazioa (dolutan daudenei laguntza).

Nor arduratzen da Gizarte Kontuaz?

Kanpoko eragile batek kudeatu eta kontrolatzen du kontu hori. Halaber, eragile horri urtero kontu ikuskatzea eginen zaio.