{{#if has_items}}

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Bizi bitarteko zerbitzuak

Unea heltzerakoan dena esku onenetan geratuko den lasaitasuna bermatzeko zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Hil ondorako kontratua

Hil-ondorako kontratuak aukera ematen dizu eginen zaizun azken agurra nolakoa izanen den erabakitzeko, Izarran ditugun zerbitzu eta produktuen artetik zein nahi dituzun zerorrek aukeratuz.

Informazio osatua

Zer da hil-ondorako kontratua? 

Hil-ondorako kontratuak aukera ematen dizu eginen zaizun azken agurra nolakoa izanen den erabakitzeko, Izarran ditugun zerbitzu eta produktuen artetik zein nahi dituzun zerorrek aukeratuz.

Hil-ondorako kontratuak zer ematen dizu?

Lehenik, lasaitasuna, horixe ematen baituz zerorrek nahi izan duzunaren araberako agurra eginen zaizula jakiteak. Izan ere, horrela arinduko diezu familiari, adiskideei edo hirugarrenei heriotzak sortzen ahal dien zama emozional eta ekonomikoa.
Gainera, zeure esku duzu biharko zerbitzuak gaurko prezioetan* kontratatzeko aukera.
* Salbu eta Izarraren mende ez dauden zerbitzuetatik sor litezkeen igoerak, esate baterako: eskelak edo udal-tasak. 

Nola funtzionatzen du hil-ondorako kontratuak? 

Hil-ondorako kontratuaren bidez Izarraren zerbitzu eta produktuak kontratatzen ahal dituzu: gela, kutxa, loreak, eskelak, erraustea, hileta edo/eta agurra... Heriotza gertatzen denean, IZARRAko langileok arduratuko gara zure nahia betetzeaz.

Nola ordaintzen da hil-ondorako kontratua? 

Bi modu daude: 

  • Esku-dirutan, kontratua sinatzean, dena batera ordaintzeko aukera dago
  • Ordainketa finantzatua

Noren izenean egin dezaket zerbitzuaren kontratua

Zeure izenean edo hirugarren baten izenean.

Norentzat dago pentsatua kontratu mota hau?

Adin guztietako pertsonentzat. Asegurudunak nahiz asegurugabeak. Zure kasua aztertuko dugu, eta lagunduko dizugu eskaintzarik hoberena zuretzat zein den argitzen.

Nola egin dezaket hil-ondorako kontratua?

Gure tanatorioetan edo 948 05 90 90 telefonoaren bidez, zuzeneko arreta eskainiko baituzugu bertan, eta galdera guztiak erantzunen baitizkizugu.
Posta elektronikoz ere jar zaitezke gurekin harremanetan, helbide honetara email bat bidaliz: izarra@izarratanatorio.com.

HERIOTZA ASEGURUA

Gure aseguru-artekaritzaren bidez, heriotza-aseguruak tramitatzen eta kudeatzen ditugu. Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe 948 05 90 90 telefonora deituz eta zure estaldura eta tarifak hobetuko ditugu. Heriotza-aseguru guztiekin egiten dugu lan.

PREST plana

Prest planarekin IZARRA Tanatorioak zerbitzu osoa jartzen du zure eskura, heriotza baino lehenagoko uneetan lasaitasuna izan dezazun.

 

Zerbitzuak

Doluan laguntza

Izarbide Fundazioaren eskutik, Izarrak psikologo esperimentadun taldea jartzen du zure eskura, zure zalantzak argitzeko eta azken uneetan lagundu diezazun. Nola agurtu? Nola kontatuko diet haurrei? Zer egingo dut?

Herentziak eta pentsioak

Asesoritza zerbitzua herentzia, testamentu, aseguruak, etab... Lasaitasuna lortu gure profesionalen eskutik.

Hil ondorako kontratua

Hil-ondorako kontratuak aukera ematen dizu eginen zaizun azken agurra nolakoa izanen den erabakitzeko, Izarran ditugun zerbitzu eta produktuen artetik zein nahi dituzun zerorrek aukeratuz.

Abantailak

  • Lasaitasuna: Dena ongi aukeratutakoaren lasaitasuna.
  • Hurbiltasuna: Hemen, zure ondoan da gure leloa.
  • Pertsonalizazioa: Heriotza bakoitza bakarra eta errepikaezina da eta horrelakoa da gure zerbitzua.
  • Segurtasuna"Arazorik ez hartu".
  • Aurreztu: Aurreztu itzazu arazoak (ekonomikoak, administratiboak, legalak, etikoak...) gure zerbitzuekin.

Nola kontratatu dezaket PREST plana?

Deitu  948 05 90 90 telefono zenbakira edo bidali mezu bat izarra@izarratanatorio posta elektronikora. Gure egoitzetara ere bai hurbildu zaitezke.