{{#if has_items}}

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Hurrengo egunerako zerbitzuak

Alarguntza-pentsioen eta herentzien kudeaketa eta tramitazioa

Dolurako laguntza

Heriotza hurbil ikustea pertsona larrien asaldatzen duen bizipenetako bat da, bai hilurren dagoenarentzat, bai une latz horietan haren ondoan direnentzat. 

Oraintsu arte, ehorzketa zerbitzuek norbait hiltzean sortzen ziren eginbeharrak bakarrik bete ohi zituzten, eta haien lana hildakoa lurperatutakoan edo erraustutakoan bukatzen zen.

Hilzorian dagoen gaixoa eta hura maite dutenak babestu eta lagundu nahi ditu IZARRA TANATORIOAK, laguntza eta aholkuak emanez gaixoaren senitartekoei eta lagunei, gaixotasunak eta doluak dirauten bitartean.

Dolurako laguntza

Izarra fundazioa

Izarbide fundazioarekin lan egiten dugu, zainketa aringarrietan eta dolutan direnei laguntza ematen eskarmentu handia duten profesionalak.

Kontsulta eta terapiak

Banakakoak edota taldekakoak.

Hitzaldiak, solasaldiak eta mahai-inguruak

Urtean zehar hainbat hitzaldi eta solasaldi antolatzen ditugu, "Aulki hutsa" horren adibide bat da.

Newsletter aldizkaria

Harpidetu izarra@izarratanatorio.com-en.

Epekako ordainketa

Edozein pertsonak baliatu dezake epeka ordaintzeko aukera. Gure zerbitzuengatik ordaindu beharrekoa zatika eta eroso egin ahal izateko formula da. 

Formula hau edozein zerbitzu eta kantitaterentzat eskuragarri duzu 3, 6, 9, edo 12 kuotetan luzatzeko aukerarekin.*

*Entitate finantzieroaren onarpenari lotua.

Ordainketan lagun

Edonork beste norbaiti ehorzketa zerbitzua ordaintzen laguntzeko bidea da ordainketa lagundua. Lagundu nahi duenaren eta hildakoaren arteko lotura da.

Informazio osatua

Zertarako sortu da?

Norbait hiltzen denean sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko edonork duen eskubidea bermatzeko sortu da tresna hau, laguntzaileak hildakoarekin edo hildakoaren gertuko norbaitekin duen harremana dela-eta eman nahi duen laguntza bideratzeko tresna da, alegia. Orain arte ez zen laguntza hori emateko biderik.

Nola lagundu dezaket?

Laguntzeko bi era daude:

  • Eskudirutan laguntzea, dirua aretotik kanpo dagoen sinadura liburuaren ondoko kutxa zurian sartuta.
  • Agurtzen dugu webgunearen bidezko diru transferentzia eginda, Hil berriak atalean

Zer bide egiten du bildutako diruak?

Ehorzketa zerbitzua bukatutakoan, kutxa zurian eta webgunearen bidez bildutako dirua zenbatuko da, zerbitzuaren arduradunaren aurrean.

Hildakoaren senitartekoak edo gertukoak:

  • Dirua onartuko du: zerbitzua osorik ordaintzeko adina diru bildu ez bada, aldea berak jarriko du.
  • Bildutako guztia edo zati bat ez du onartuko: diru hori Gizarte Kontura bideratuko da.
  • Zerbitzua ordaintzeko behar baino diru gehiago biltzen denean, sobera dagoen dirua Gizarte Kontuan gordeko da.

Zertarako erabiltzen da Gizarte Kontuko dirua?

Gizarte kontuko dirua bi helburu hauetarako erabiltzen da:

  • Diru baliabiderik ez dutenei ehorzketa zerbitzua emateko.
  • Honako gizarte eragileei emateko: Paris 365, Gizakia Helburu, Txuribeltxa, Izarbide fundazioa (dolutan daudenei laguntza).

Nor arduratzen da Gizarte Kontuaz?

Kanpoko eragile batek kudeatu eta kontrolatzen du kontu hori. Halaber, eragile horri urtero kontu ikuskatzea eginen zaio.