{{#if has_items}}

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Hileta- zerbitzuak

Pertsona baten heriotza gertatzen denean beharrezko dokumentu guztien kudeaketa eta tramitazioa bermatzen dugu.

Dokumentuen kudeaketa eta tramitazioa

Norbait hiltzen denean, zenbait agiri eskuratu eta bideratu behar izaten dira: heriotza ziurtagiriak, erregistro zibilean heriotzaren berri eman, osasun alorreko izapideak…

Aholkularitza eta laguntza

Gizalegezko harreman hurbila da gure zerbitzuen muina. Horregatik, zerbitzuak dirauen bitartean lagundu eta aholkuak ematen dizkizugu, egoera horietan bildu  dugun jakintza eta eskarmentua baliatuta.

Ondo-ondoan izanen gaituzu, behar duzun guztia zuri emateko, hildakoa ahal den erarik egokienean agurtu dezazun.

Produktuak

Gure hornitzaileak Nafarroan daude, eta gure komunitatearekiko konpromisoa gauzatzen dute. Errotzea, IZARRA TANATORIOren faktore bereizlea. Eta, jakina, ingurumenari eusteko gure apustuari jarraituz, produktu biodegradagarri ugari ditugu.
 
 

Hilkutxak, errauts-kutxak, loreak eta eskelak

Hilkutxa biodegradagarriak

Zure beharretara egokien moldatzen den hilkutxa aukera ezazu. Era guztietako kutxak ditugu, materialei eta diseinuari dagokienez.

Ingurumena kaltetzen ez duten materialak erabiltzen ditugu beti, noski.

Errauts-kutxak

Errauts-kutxetan aukera zabala dugu, betiere ingurumena kaltetzen ez dutenak.. 

Eskelak

IZARRAn mota guztietako eskelak gestionatzen ditugu.

Aukeratu egunkaria , eskela mota eta guk pertsonalizatu eta argitarakuko dugu.

Loreak

Lore enkarguak bideratzen ditugu. Lore-zentro, koro eta lore-sorta mota desberdinen tartean aukeratu gustokoena eta egin eskaera, guk bideratuko dugu lehen bailen tanatorioan egoteko.

Gure lekuko komertzio sutraituarekin jarraituz, lekuko loradendekin lan egiten dugu, IZARRA Tanatorioa proiektu sutraitua izan dadin.

Gainera zerbitzu berri bat jartzen dugu zure eskutan. "Loreak bidali" zerbitzua. Agurtzen dugu atalean , hildakoaren ondoan dagoen laukitxoan sakatu eta egizu zure eskaera, lehen bailen loreak Beilatokian egon daitezen.

EGOITZETAKO ETA ETXEKO ZERBITZUAK

Etxean bertan eta zahar-etxeetan ematen ditugu zerbitzuak. Gure zerbitzu guztiak egokituta daude eskatzen zaigun tokian eskaintzeko.

HILDAKOAREN EGOKITZAPENA

Izarran profesional onenak ditugu hildakoaren egokitzapenerako.
Izarrako taldeak eskarmentu handiko profesional talde bat du, hildakoaren egokitzapena kasu bakoitzean planteatutako beharren arabera egiteko. Betiere, familia bakoitzaren eta hurbilekoen beharrak kontuan hartuta, haien borondatea errespetatuz eta gure esperientzia zabaletik aholkuak emanez.
Zerbitzuaren pertsonalizazioan sinesten dugu, eta, horregatik, familiaren eta hurbilekoen esku uzten dugu hila beztitzeko aukera eta norberaren araberako agurra egiteko beharrezkoak diren gai guztiak. Tanatopraktore ongi prestatuen zerbitzuak ere baditugu. Tanatopraxia hamarkadetako historia duen teknika da, eta horren bidez kontserbatzen da gorputza luzaroago modu naturalean.

Gorpua ekartzea eta laguntzea

Sektoreko ibilgailurik berrienak ditugu. Hilotza edonondik ekartzeaz arduratzen gara, baita atzerritik ere.