Azaroaren 1ean, urtero, Santu Guztien Eguna ospatzen dugu. Egun berezia da gure artean jada ez dauden pertsonak gogoratzeko.
Tradizioz, oroitzapenez eta emozioz beteriko eguna da. Familia askorentzat, hilerrira joateko, loreak eramateko edo maite dituzten pertsonak gogoratzeko eguna. Beste batzuentzat, berriz, elkartzeko, pasadizoak partekatzeko edo denborak aurrera egin arren bizirik dirauten une txiki horiek berriz bizitzeko aukera da.
Ez dago egun hau bizitzeko modu bakarra. Pertsona bakoitzak bere ohiturak ditu, eta horietan aurkitzen du faltan dituen pertsonengandik gertu sentitzeko modu berezia.
Egutegiak egun hau omenaldia egiteko gordetzen digun arren, oroitzapenek urte osoan zehar laguntzen gaituzte. Izan ere, Santu Guztien Eguna egunero da.
Alegia, Izarran badakigu agur bakoitzaren atzean istorio bat, familia bat eta oroitzapen ugari daudela. Horregatik, gogoratzeko modu desberdinak errespetatzea eta prozesu horretan bidelagun izatea garrantzitsua dela uste dugu.
Bat egin nahi dugu beren maiteei une bat eskaintzen dieten familia guztiekin, eta balioa eman nahi diegu Domu Santu Eguna hain egun esanguratsu egiten duten keinu, tradizio eta oroitzapenei.
Izan ere, oroitzapen bakoitza gure historiaren parte diren pertsonak omentzeko modu bat da.