{{#if has_items}}
+

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Zerbitzuak

Bizi-kontratua

Hil-ondorako kontratuak aukera ematen dizu eginen zaizun azken agurra nolakoa izanen den erabakitzeko, Izarran ditugun zerbitzu eta produktuen artetik zein nahi dituzun zerorrek aukeratuz.

Informazio osatua

Zer da hil-ondorako kontratua? 

Hil-ondorako kontratuak aukera ematen dizu eginen zaizun azken agurra nolakoa izanen den erabakitzeko, Izarran ditugun zerbitzu eta produktuen artetik zein nahi dituzun zerorrek aukeratuz.

Hil-ondorako kontratuak zer ematen dizu?

Lehenik, lasaitasuna, horixe ematen baituz zerorrek nahi izan duzunaren araberako agurra eginen zaizula jakiteak. Izan ere, horrela arinduko diezu familiari, adiskideei edo hirugarrenei heriotzak sortzen ahal dien zama emozional eta ekonomikoa.
Gainera, zeure esku duzu biharko zerbitzuak gaurko prezioetan* kontratatzeko aukera.
* Salbu eta Izarraren mende ez dauden zerbitzuetatik sor litezkeen igoerak, esate baterako: eskelak edo udal-tasak. 

Nola funtzionatzen du hil-ondorako kontratuak? 

Hil-ondorako kontratuaren bidez Izarraren zerbitzu eta produktuak kontratatzen ahal dituzu: gela, kutxa, loreak, eskelak, erraustea, hileta edo/eta agurra... Heriotza gertatzen denean, IZARRAko langileok arduratuko gara zure nahia betetzeaz.

Nola ordaintzen da hil-ondorako kontratua? 

Bi modu daude: 

  • Esku-dirutan, kontratua sinatzean, dena batera ordaintzeko aukera dago
  • Ordainketa finantzatua

Noren izenean egin dezaket zerbitzuaren kontratua

Zeure izenean edo hirugarren baten izenean.

Norentzat dago pentsatua kontratu mota hau?

Adin guztietako pertsonentzat. Asegurudunak nahiz asegurugabeak. Zure kasua aztertuko dugu, eta lagunduko dizugu eskaintzarik hoberena zuretzat zein den argitzen.

Nola egin dezaket hil-ondorako kontratua?

Gure tanatorioetan edo 948 05 90 90 telefonoaren bidez, zuzeneko arreta eskainiko baituzugu bertan, eta galdera guztiak erantzunen baitizkizugu.
Posta elektronikoz ere jar zaitezke gurekin harremanetan, helbide honetara email bat bidaliz: izarra@izarratanatorio.com.