Gaur Izardi-ren aurkezpena izan da, Nafarroako lehenengo hilerri digitala. Izarra Tanatoriok aurkezten duen beste proiektu berritzaile bat.
Izarra Tanatorioak aurkeztu duen Izardi hilerri digitalean zendutako pertsona maitatuak gogoratu eta omendu ahalko dira denboran zehar.
Mikel Idoate gerentea eta Mike Legarra Izarrako promotorea izan dira bertan, proiektua azaltzen.
Garaiak eta ohiturak aldatzen doaz. Hori dela eta, omentzeko era ere gaurkotu beharra dago. Horren harira, eta espazio fisikoak ordezkatzeko intentziorik gabe, hilerri digital bat aurkeztu dugu, non zendutako pertsonak gogoratu eta beraren inguruan gure senide eta lagunekin aritu ahalko garen.
Izardik bi funtzio nagusi ditu:
Informazioa: bertan hildako pertsonaren informazio publikoa kontsultatu ahalko da: izena, abizenak, jaiotze- eta heriotza- datak.
Partekatzea: Izardik hildako pertsonaren inguruan, zeina izar bat bezala ikusten dugun, elkarreragiteko eta taldeak osatzeko aukera ematen du.
- Banaka: modu pribatuan eta intimoan zu bakarrik egonen zaren profila irekiz.
- Taldeka: izar baten inguruan talde bat sortu eta gonbidatuekin oroitzapenak eta argazkiak partekatu, ekimenak antolatu, urteurrenak gogoratu, etab. egin ahalko da.
Izardi webgunea iraunkortasunean edo betikotasunean oinarritua dago, zerbitzu funerariotik haratago doazen oroimenezko espazioak sortzen baititu. Besteak beste, hori da beste ehorztetxeen webguneetatik bereizten duena.
Talde edo profil bakoitzak sortuko duen informazioa beti izanen da pribatua eta esklusiboa.
Zerbitzu hau doakoa izanen da eta zenbait fase izanen ditu.
Lehenengoa, martxan jarri berri dena, 1.000 hildakok baino gehiagok osatuko dute, Izarra Tanatorioren hileta zerbitzua jaso dutenek, hain zuzen ere.
Hurrengo faseetan honako pauso hauek eman daitezke: Nafarroan hildako beste pertsona batzuk sartzea, beste lurraldeetako hildakoak sartzea, eta baita beste ekimen batzuk gehitzea ere.
Guztia hildako pertsonen segurtasuna, pribatutasuna eta errespetua bermatuz eginen da.
Izarra Tanatorio taldeak 12 beilatoki ditu Nafarroan. Gaur gaurkoz Nafarroako kapitalaz osatutako talde funerario bakarra da. Sortu zenetik 5 urte igaro diren honetan, urtean 500 zerbitzu inguru ematen ditu. Ekimen honekin IZARRAk berrikuntzarekin duen konpromezu irmoa azaltzen du tradizionala den sektore batean.