{{#if has_items}}
+

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Gaurkotasuneko berriak

IZARRA-k Beilatoki berria irekiko du ALTSASUN 18/04/2018

IZARRA Tanatorio taldeak Altsasun beilatokia irekiko du datorren ostiralean, hilak 20, arratsaldeko sei t’erdietan.

Mikel Idoate, Izarra-ko gerenteak, dioenez, “garrantzitsua da guretzat Altsasun irekitzea, horrela gure zerbitzua sakanako biztanle guztiei hurbil genezake, Etxarrin eta Altsasun beilatokiak izanik”.

Altsasuko beilatokia, Iruñako erdigunean, Txantrean, Etxarri Aranatzen, Elizondon eta Beran dituen beilatokiei gehitzen zaie, IZARRA-k Nafarroa osora zerbitzu funerarioa hurbiltzeari duen helburuari jarraituz.

Beilatokia Altsasuko erdigunean dago kokaturik, kontzeptu berritzaileari bidea jarraituz. Zuria eta argia izanen dira nagusi. “gure beilatokiak antzekoak dira, zuria eta argia dira nabari baina sustraia edo arraigoa ere badu honek, horregatik Sakanako bi argazki retroiluminatu ipini ditugu” dio Mikelek.

“Nahi duguna da pertsonak eroso sentitzea eta bere hurbilekoen agurra hurbila eta pertsonala izatea, azken finean hildako bakoitza Izar bat da guretzat”.

Ekitaldia arratsaldeko sei t’erdietan hasiko da eta 7 etan ekitaldi berezia eskainiko dute.