{{#if has_items}}
+

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Gaurkotasuneko berriak

IZARRAk Beilatoki berria ireki du ALTSASUN 21/04/2018

IZARRA TANATORIO taldeak beilatoki berria ireki du Altsasun, Santa Kruz kalean, herriaren erdigunean. Bizilagun askoren bisitak jaso zituen atzo arratsaldean izan zen irekiera ekitaldian, non beilatokiak dituen 180 metro karratuak ezagutu ahal izan zituzten.

Lokalak, enpresak, Iruñako erdigunean, Txantrean, Elizondon, Etxarri Aranatz-en eta Beran dituen beilatokien estilo berbera jarraitzen du, argia, espazioa eta kolore txuria ezaugarri nagusiak izanik.

Ekitaldiak Jose Ramon Zelaia, Izarrako Altsasuko arduraduna, Mikel Idoate gerentea eta Mikel Legarra, ekintzailearen hitzak jaso zituen.

Pilotari ohiak eta gerenteak esan zuenez “ilusioz gaude gure zerbitzu funerarioa ulertzeko dugun modu berria Sakanan emateko, hurbiltasunean, pertsonalizazioan eta innobakuntzan oinarrituz”.

Mikel Legarra, Izarrako ekintzaileraren hitzetan “sakanan bi beilatokirekin egotea berezia da niretzat, lurralde honekin harreman handia baitut, filosofía, pentsamenduak, sustraiak eta kultura konpartituz”.

Beilatokia herriaren erdigunean egotea ere Izarrak hasieratik izan duen filosofía izan da “azken finean nahi duguna da pertsonek bere familia eta lagunak beti bizi izan diren tokian agurtzea, bere senideetatik hurbil” azaldu du Mikelek.

Izarratik diotenez, badute Nafarroan beilatoki gehiago irekitzeko intentzioa.