{{#if has_items}}
+

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Gaurkotasuneko berriak

IZARRA BAZTAN Beilatokiaren irekiera ELIZONDON 12/03/2018

IZARRA Tanatorio taldeak Elizondon beilatokia irekiko du datorren igandean, hilak 18, eguerdiko 12etatik arratsaldeko ordu biak arte.

Mikel Idoate, Izarra-ko gerenteak, dioenez, “ilusioz gaude Elizondon irekitzeagatik, gure seigarren beilatokia da Nafarroan eta gainera Baztan-era etortzeak zerbait berezia du, lurralde berezia baita niretzat”

IZARRAk , Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen du ordezkari Elizondon eta Baztanen. “IZARRAk duen zerbitzu funerarioa ulertzeko modu berriak erakartzen nau, hurbiltasuna, eta pertsonalizazioan oinarrituz. Nik Izarraren parte izan nahi nuen eta azkenean errealitate bihurtu da. Proiektu berritzaile baten parte izatea beti da berezia”.

Beilatokia Baztanberri Plazan dago kokaturik, kontzeptu berritzaileari bidea jarraituz. Lokalak 150 metro karratu ditu, zuria eta argia izanen dira nagusi. “gure beilatokiak antzekoak dira, zuria eta argia dira nabari baina sustraia edo arraigoa ere badu honek, horregatik Baztango bi argazki retroiluminatu ipini ditugu” dio Mikelek.

“Nahi duguna da pertsonak eroso sentitzea eta bere hurbilekoen agurra hurbila eta pertsonala izatea, azken finean hildako bakoitza Izar bat da guretzat”.

Ate irekiak 12etatik 2 tara. Aperitifa eskainiko dute eta aurkezpena ORDU batetan izanen da.