{{#if has_items}}
+

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Gaurkotasuneko berriak

Izarra Tanatorio Funerario taldeak beilatoki berria ireki du Los Arcosen 24/10/2022

Nafarroako hileta-taldeak, Izarra Tanatorioak, beilatoki berria ireki du Los Arcos-en (Nafarroa).
Inaugurazio egunera herriko herritar ugari hurbildu dira. Izarrak zerbitzu funerarioa emango du zonaldean, zerbitzu hurbila eta pertsonala.

Izarrak, Lizarra eta Lizarraldean bere ezarpena indartzea erabaki du eta horretarako beilatoki berria irekitzea garrantzitsua izan da.


“Los Arcosen egoteak ilusio handia egiten digu. Beilatoki honekin gure presentzia indartzen dugu Lizarra, Allo eta Arronizko beilatokiekin. Eskerrak eman behar dizkiegu Los Arcoseko eta inguruko herrietako bizilagunei egin diguten harrera onagatik”, adierazi du Mikel Idoate gerenteak.
Los Arcoseko Santa Maria plazan dagoen lokalak, Santa Maria de los Arcos elizaren ondoan, Izarrako gainerako beilatoki eta beilatokien ildo estetiko bera jarraitzen du. Argi naturala, kolore txuria nortasun-ikur gisa eta espazio zabal eta erosoak dira nagusi.

Beilatoki honekin 13 dira Izarrak Nafarroan dituen beilatokiak. Iruñea, Txantrea, Sakana, Baztan Bidasoa eta Lizarra eta Lizarraldean daude finkatuta.

Gainera, beilatokia herriaren erdian dago, IZARRAren filosofiarekin jarraituz, hileta-zerbitzua pertsonei hurbiltzeko apustua egiten duena. “Erdiguneko beilatokien aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, bakoitza bizi izan den tokian agurtu ahal izateko”, dio Mikelek.