{{#if has_items}}
+

Zure erosketa

{{#each line_items}}
{{ full_title }} {{ product.subtitle }} {{#if cinta}}

Xingolako testua

{{ cinta }}
{{/if}} {{#if dedicatoria}}

Eskaintza

{{ dedicatoria }}
{{/if}}
{{{ price_human }}}
{{/each}}
Total: {{{ total_human }}}
Erosten jarraitu Erosi
{{else}}
Orain ez duzu ezer erosketa saskian
{{/if}}

Gaurkotasuneko berriak

EGUNERO SANTU GUZTIEN EGUNA 01/11/2019

Egunero Santu guztien eguna

Gaur, Santu Guztien egunean, guztion oniritziarekin ospatzen eta gogoratzen ditugu maite ditugun eta hil zaizkigun pertsona guztiak, gaur bai.

Aste honetan, arreta handiagoz erreparatzen diegu heriotzari, doluari, ehorztetxeei eta hilerriei. Horregatik, ehorzketa-zerbitzuetan aritzen garenok ikusgarriagoak egiten gara gure balioak, gure kultura, gure ofizioak eta baita gure produktuak ere azaltzeko. Urtero liturgia bera. Baina bihartik aurrera (a)normaltasunera itzuliko gara heriotzari eta harekin zerikusia duen guztia inguratzen duen guztiari dagokienez. Astebetean naturaltasunez, hurbiltasunez, espanturik eta beldurrik gabe tratatu dugun guztia, berriz ere, ilun eta tabu bihurtuko da beste behin ere. Zer pentsatua ematen du zeinen alde handia dagoen egiteko, sentitzeko eta egiteko modu horren eta normalean hiltzearen inguruko guztiari heltzeko modu desegokiaren artean.

Izarran apustu argi eta tinkoa egiten dugu. Argi eta garbi, humanizatu, normalizatu eta eta sozializatzen jarraituko dugu agerikoa denak, denok ongi dakiguna: denok hilko garela noizbait, hemen ez dela inor geldituko. Normalizatu nahi hori izan zen gure zerbitzuaren sorreraren arrazoia, eta horrela eraiki dugu Izarra taldea, hori dugu funtsezko oinarria, ezin ukatuzkoa, geure-geurea.

Aste honetan zentzua eta garrantzia hartzen ari dela dirudiena urteko gainerako egunetan ere tratatu behar da. Heriotza hor dago, gertu. Bizitza eta heriotza txanpon beraren bi aldeak dira. Batzuetan horretaz hitz egiten saiatzen gara, gure sentimendu, pentsamendu eta iritziak konpartitzen, baina ez da kontu erraza izaten. Ez dakigu nola egin, ez dugu une egokia aurkitzen eta, batzuetan, norekin hitz egin. Izarrakook uste dugu gizartean hezkuntza tanatologiko handiagoa izateak –eskolan, familian… baita ehorztetxean ere– aukera emanen luke hobeki ulertzeko bai hiltzeko prozesua, bai erreakzio emozionalak ere, hain logikoak, baina batzuetan hain "bitxiak", halako garrantzi handiko gertakarien inguruan gertatzen direnak.

Humanizatzea da kontua, normalizatzea, merkantilismo hutsetik haratago sozializatzea, eta hezkuntza eta zerbitzu ona ematea –nola ez!–: hori egin behar du hileta-zerbitzua ematen duen enpresa batek. Eta horrek zenbait gauza dakartza berekin: gizarteari entzutea, hitz egitea, heztea eta profesionalei prestakuntza egokia ematea: hil ondoko langileei (hileta-zerbitzuetakoei) zein hil aurreko langileei (heriotza hurbil duten gainerako langileei). Gure ustez, alderdi horiek alde batera uzten badira, heriotzaren egitatea prozesu aseptiko batera murrizteko joera antinaturala, sentimenduen adierazpen egoki eta heziz gabetua, zilegi den baina humanitatearen gainetik irabaziak bilatzen dituen merkatuaren menpe dagoena, joera hori erabat nagusituko da pertsonen bizitzan hain garrantzitsua den prozesu honetaz.

Gaur, gutako bakoitzak zendu zaizkion pertsona maiteak izanen ditu gogoan, nork bere moduan, bizi eta hil ziren bezala, denok modu desberdinean bizi eta hiltzen baikara. Horregatik, orain hilzorian daudenei laguntzen ari zaizkien pertsonak ere animatu nahi ditugu ausartak izan daitezen eta haiekin hitz egin dezaten, eta aukera eman diezaieten adierazteko nola eta non hil nahi duten, nor ikusi nahi duten, zer egin nahi duten azken uneetan, zer ez duten egin nahi edo egin diezaieten, zer beldur edo poz dituzten; laburbilduz, modu intimo eta konpartituan adieraz dezaten bizitako bizitzaren epilogoa.

Ongi ospatu Omiasaindua, Santu Guztien Eguna.

Mikel Idoate, Izarra tanatorioko Gerentea

Angel Albeniz, psikologoa eta Izarra Fundazioko zuzendaria

Mikel Legarra, Izarrako promotorea